TXATXARRO

TXATXARRO MENDI TALDEA

Txatxarro Mendi Taldea

Zarauzko La Salleko Mendi Taldea gara. Ikastetxearekin nolabaiteko harremana duten pertsonak osatzen dute: ikasleak, familiak, begiraleak, ikasle ohiak, lagunak...

Gure ekintza nagusiena mendiko irteerak antolatzea da; hamabostero izan ohi dira eta beti igandetan. Irteera horiek goizeko bueltak izan daitezke edo egun osokoak. Urteko egutegia badugu eta Ikastetxeko web orrian ikus dezakezue.

Ikastetxeak antolatzen dituen ekintzetan ere parte hartzen dugu; besteak beste Sendiaren egunean, ospakizunetan, jokuetan...

Ikasturte bukaeran Belaguako zonaldean kanpaldia antolatzen dugu, zehazki Isaba herriaren inguruan. Kanpaldian ikastetxeko edozein ikaslek parte har dezake baina antolatzen diren ekintzetan parte gehien hartzen dutenek lehentasuna izango dute.

Mendiko talde honen helburu nagusiena ondo pasatzea da, naturarekin gozatzea, lagunak egitea, eta gure herriaren kultura eta txokoak ezagutzea.

Animatu eta parte hartu, izugarri ondo pasako duzu eta.

Website: http://www.txatxarro.com