Zarauzko La Salle San Jose ekimen publikoko ikastetxe kristaua eta euskalduna da eta Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ditu (2-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat), La Salle Hezkuntza Sarearen parte da eta titulartasuna bertako ikasleen familiei dagokie (La Salle San Jose Hezkuntza Elkartea).
Gure ikastetxeak, kokatua dagoen gizarteari, pertsona bakoitzaren eta munduaren ikuspegi kristauan oinarritzen den hezkuntza proiektu bat eskaintzen dio. Proiektua denei irekia dago, behar gehiena dutenei batez ere, eta haur bakoitzaren heziketa integral bat proposatzen du, giza baloreetan eta gure herriko kultura eta historian oinarriturik dagoena. Bereziki zaintzen dugu ikasle eta familia bakoitzarekiko hurbiltasuna eta programa pedagogiko berritzaileak aplikatzen ditugu.
Proiektu hau etengabe formatzen ari den giza talde motibatu eta kualifikatu batek bultzatzen du, eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sisteman parte hartzen dute, inguruko eragileekin aktiboki elkarlanean.