Berrikuntza pedagogikoa beti presente egon da La Salle zentroetako historian zehar. La Salleko San Juan Bautistak (1651-1719), fundatzaileak, hasi zuen berrikuntza. Izan ere, ordura arte guztiz berritzaileak ziren hezkuntza teknikak garatu zituen eta garai horretako Frantzian lehen mailako hezkuntzarako eredu bezala hartua izan zen.
Denboran aurrera eginda, 1990an hasi ziren, Bilbo Sektorean, Berrikuntza Pedagogikoko prozesuak, LOGSEren aplikazioarekin batera. Hauek guztiek helburutzat dituzte:
- Adimenaren alde guztiak garatu: bertikala, albokoa eta emociónala
- Etorkizunerako beharrezko izando diren zenbait gaitasun eskuratu
- Hezitzaileak proiektu komun bateko partaide izan daitezela sustatu
- La Salleren heziketa eskaintzaren ezaugarri bereizgarriak barneratzea
- Etengabeko berrikuntza pedagogikoan oinarritutako salletar tradizioa jarraitu eta berritu
Ikasketa kooperatiboa metodo tradizionalak bultzatzen duen ikasketa lehiakor eta indibidualistaren kontrako kontzeptua da. Hain justu, taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.
Metodo honek oinarritzat du ikasleen arteko interakzioa. Ikasleak 3-5 pertsonakoak izan ohi diren taldetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko. Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen baituHaur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeetako pertsonak:
- Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen
- Irizpide etikoen alde egin dezaten
- Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten
- Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten
- Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten
Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea: testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.
Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.
Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere, neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da.
Orain arte honako lan lerroak jarraitu dira:
- Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan
- Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa eraginkorraren irizpide eta materialak
- Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, irakurketa jokoak eta irakurketa estrategiak
Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak
ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.
Crea sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino.
Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi
dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.
Creak erreminta ezberdinak barneratzen ditu, hala Nola Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere. Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik aurrera metodo horiek pauso arautuak dituen prozedura batean antolatzen dira:

La Sallek Creari esker jaso dituen sariak:
- 1996 Príncipe Felipe Saria bikaintasunari
- 2000 Europako Saria bikaintasunari
- 2003 Berrikuntzako Sari Nazionala
- 2004 Berrikuntzako Wolfson Prize
- 2006 AESMAS Saria
Irati programa Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte erabiltzen da, eta Ezagutzaren Kudeaketara zuzendua dago: ikasleei informazioa lantzeko erreminta ezberdinak
erakustean datza, sintetizatzen ikas dezaten:
- Mapa kontzeptualak
- Organigramak
- Infografiak
- Gantten diagrama
- Ishikawa diagrama
Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:

1. SN Arloa (Neurona-sareak)
Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa” on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden
beste batzuren arteko desberdintasuna.
Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.
2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak
Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).
Maila “organikoan” lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean.
3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)
Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko.
Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela “lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak
alderatzea….”.

DBHn ondorengo ezaugarriak dituen metodologia esparrua ezartzeko diseinatu da Sein programa:
- Arlo Anitzeko Proiektuen araberako lana
- Ikasketa Kooperatiboan oinarritua
- Aurretik landutako La Salle programak jasotzen disuena

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak (EAAP) dira Sein programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi beharko dituzte.
Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta cooperativo batean garatzen da eta familiek ere parte hartzen dute, noizbehinka.
Honela, ikasleak gai izango dira beren ezagutza antzeko, baina benetako egoeretan edo testuinguru konkretu horretatik at daudenetan aplikatzeko.
PDF jaisteko egin klik hemen.